Skip to main content

Pasai Donibane - Hondarribia (Itsasertzeko bidea) ibilbidea

inaxio·k

2010/09/20 - 14:36

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Pasai Donibane
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1250 m
Luzera
22.00 km
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindago ibilibide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.

Tartetik zailena hasieran egin nahi izanez gero, Pasai Donibanetik abiatzea da egokiena, izan ere gora-behera haundienak alde hartan dira. Hondarribira gerturatu ahala gora-beherak txikiagoak dira, bidea nabarmenagoa (ibiltarientzako egokitua gainera) eta tarte batzuetan nahiko laua ere bada. Eguraldi ona eta jai denean jende asko ibiltzen da tarte horretan, Iparraldetik etorritakoak asko eta asko.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
donibane-hondarribia-2010-09-19.GPX 265.15 KB

Komentarioak

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2010·ko Irailaren 22·an - 19:40etan·an

    Argazki ederrak, Inaxio! Entzunda nekan ibilbide horren berri, eta zati txiki bat, Hondarribi aldekua, ezagutzen dot, baina ez nekixan beste guztixa zelakua zan. Bertara juateko gogua piztu doztazu... Ia noiz gerturatzen naizen... Mendiko bizikletaz eitteko bezelako bidia da?

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Irailaren 22·an - 20:47etan·an

    Eskerrik asko Jose! Ez, ez da bizikletaz egiteko modukoa inondik ere! Zenbait lekutan soka bat ere jarrita dago pasabidearen estuasuna edo zailtasunagatik, eta punturen batean aluminiozko eskilara bat ere bai, harrian gora (edo behera egiteko), beste batzuetan harrian zizelkatutako mailak daude eginda... ez du aparteko arriskurik bustia egon ezean, baina ez da bizikletaz egitekoa. Horixe du ibilbide honek agian osagai politena, "basatia" dela oso. Nik uste gustatuko zaizula.

    Zuk ikusitako zatia izango da seguraski bide honetako tarterik xamurrena, Hondarribia aldean Talaiako bidearekin bate egiten duenekoa. Tarte hori erosoagoa da eta bidea zabalagoa (Foru Aldundiak berriki egokitu du ibiltarientzat), baina hori ere ez da oso zabala, eta oinezkoak eta txirrindulariak traba egingo diote elkarri seguraski jende asko batuz gero.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi