Skip to main content

Peña Grande, Esparatz eta Oiakarizketa Jaitzetik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2010/08/29 - 21:22

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Jaitz (Salinas de Oro)
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
700 m
Eskema
Jaitz - Erreka - San Jeronimo ermita - Peña Grande - Esparatz - Oiakarizketa - Jaitz.
Luzera
14.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Ibilbidea "zaila" dela jarri dut, baina zailtasun hori Peña Grandeko igoerari dagokio. Eta zailtasuna ez da horrenbestekoa, baina inor oharkabean saiatu ez dadin jarri dut, ez baita umeekin egiteko moduko igoera.

Jaitzetik abiatu, errekara jaitsi eta harrizko zubitik pasata eskubi aldera joko dugu, aurreraxeago ezker aldeko bidea bazterrean utzi eta errekaren paretik, burdinazko langa bat pasata, San Jeronimo ermitara doan bidea hartuko dugu (bada zurezko letrero bat bidearen hasiera erakutsiz). Basoan gora eginez eta arrasto nabarmenenari jarraituz helduko gara ermitara. Gero, haren atzetik abiatzen den bidezidor estua jarraituko dugu, Peña Grande eta Esparatz bereizten dituen lepora heldu arte.

Peña Grandera igotzeko bidea bere Ekialdeko isurialdean bilatu behar dugu. Hegoaldeko hormaren oinetik jaitsiko beraz Ekialdera, isurialde horretara pasatzeko abagune egokiaren bila. Badira harripila bakan batzuk tarte horretan eta, ERNE! horiei arretaz jarraituz gero, ikusiko duzue pasabidea erakusten duen harripila bat. Bidea baino, horma zeharkatzen duen ertz txiki bat baino ez da, nahiko deserosoa eta agerikorra. Izango dira seguraski beherago pasabide xamurragoak, baina nik horixe erabili dut, seinalatuta eta erabilita zegoela ikusita. Tarte hori pasatuz gero (50 m izango dira), arazorik gabe heldu daiteke tontorrera (kontuz ibili behar bustia egonez gero), korridore zabal bateko harrietan gora (ERNE!, arreta jarri behar da igoeran, jaitsierako bidea gogoan hartzeko!).

Peña Grandetik kontuz jaitsi eta lepora itzulitakoan, Esparatzen igoerari ekingo diogu, IMko bizkarrean gora. Nahikoa da bizkarra eta hari jarraitzen dion alanbre hesiaren paretik ez aldentzea bidearekin asmatzeko, baina arrastoa nabarmena da bestela ere gehienean. Gora egin ahala bidea ezpelarekin estutzen doa tarte batzuetan eta sasia nagusitzen hasia da beste batzuetan, baina oztopo handirik gabe egin daiteke tontorrerainoko igoera (2010eko abuztua).

Jaitsiera IEko bizkarreko bidezidor nabarmenetik behera egingo dugu (hauxe da, antza denez, ohiko igoerabidea). Halako batean (5 min), bidea bitan banatuko da: ezkerretik jo behar dugu, beherantza, bizkarreko arrastoa utzita. Hala helduko gara hainbat bide biltzen dituen bidegurutze zabal batera. Marra zurigorriz markatuta dagoena jarraituz abiatuko gara berriz ere aldapan gora (Etxauriko bidea dela dioen letrero batek erakusten du). Halako batean, bihurgune nabarmen batean bideak ezkerretara egiten du, igoera saihestuz. Guk ordea gora jarraitu behar dugu, Oiakarizketako gainera heltzeko (tontorretik itzultzean hartuko dugu orain ezker aldean utzitako bide hori).

Bidea ezpel artean sartzen da berehala eta harripilak bakantzen doaz: ERNE!, arreta jarri beharra dago arrastoa jarraitzeko, bestela laster ikasiko duzue ezpel arteko infernua zer den. Behar izanez gero, zalantzazko lekuetan markaren bat uztea ez da ideia txarra (harripilak edo kraskatutako ezpel adarrak esaterako). Gainean harri pila pare bat dago ezpeldiak inguratutako harritza batean (2010ko abuztua) eta zer ikusi handirik ez.

Etxauriko bidera itzuli eta hari jarraituko diogu tarte batean, Mendebaldeko bizkarra inguratu eta Txarakadiako bidegurutzera heldu arte. Han, behera egiten duen bidea hartuko dugu, eta laster pista zabalago batera helduko gara. Pista asko gurutzatzen dira elkarrekin aurrerago, nabarmenenak jarraituz jaisten joango gara, errekara jaitsi eta Jaitzera itzultzeko.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
penna_grande-esparatz-oiakarizketa.GPX 191.32 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi