Irumugarrieta

zuriain-k sortua, 2010, abuztua 5 - 08:32
Garaiera 1044 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.597974, Y.4767961
WGS84 43.056156 N, -1.798200 E.
Abiapuntuak Arrarats, Gorostieta mt.
Gertu Begaña mendia, BEIGAÑE* trikuharria, ERASUN-IGOA trikuharria, ? harrespila, TANTADI 2 hego trikuharria, TANTADI 1 ipar trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Irumugarrieta
Intsustiko lepoa, Begaña eta Irumugarrieta artean ©zuriain

Uren banalerro nagusiko mendiek kate luzea osatzen dute ekialdetik mendebalderantz. Gain gehienak pagadi garbiek estalita izanik, ez dugu paisaia zabalik ikusiko. Bestalde, baina, txango freskoak segurtatuko dizkigute bero egunetan.
Gorostieta mendatetik mendebalderantz, gain gehienek mila metroen mugaren inguruan egoten dira, antzeko profil borobila dute eta pagadiaren baitan ezkutatzen dira. Zaila da beraz, geografia zail honen ideia zehatza egitea. Katearen ardatzean izanik, Lertza, Irumugarrieta eta Begaña dira seguruenik zonalde nahasi hau hobeki ulertzeko aukera ematen diguten mendiak.
Irumugarrietako gailurrean bat egiten dute Eratsun herriko eta Basaburua bailarako mugek: gailurrean mugarria ikusiko dugu, baita tako geografikoa. Gain nagusiaren hego-ekialdean, Goiko Soroa izeneko gailur harritsua dago, azken metroak lapiaz eder batek harturik dituena. Bi gain hauen artean GR11 igarotzen da. Iparralderantz, berriz, Orobikolarre izeneko bizkar luzea dago, gailur irekikoa, paisaia zabalak ikusteko aukera ematen duen zonaldeko mendi bakarrenetako bat.
Begañarekin batera edo Gorostietatik abiaturik, aukera ederra gure txangoa luzatu eta aberasteko.

Irudiak

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

****

***

***

****

****