Skip to main content

Sierragaina eta Lizarragako gainak ibilbidea

zuriain·k

2010/08/02 - 20:00

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Izaltzuko errepidea
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Ibilbidea Itzaltzu herrixkatik bi kilometrora hasiko dugu, Uztarrotzeko errepideko 40. kmra iritsi baino metro batzuk aurrerago. Bagolako zubia zeharkatu eta pista batek gora eramanen gaitu. Autoa metro batzuk sar dezakegu errepidetik aldentzeko, baina pista nahiko egoera kaskarrean dago.

Urdamaña arroilean hasiko gara gora, betiere pista utzi gabe. Pistak sigi-saga batzuk eginen ditu, eta Jauregiren bordaren gainean pasatu. 1070 metrotan, orain arteko pista utzi eta lurrezko bat hartuko dugu ezkerretara (ekialdera). Basoan sartuko gara Ekitxikinako lepora iritsi baino lehen (1218m). Eskuinetara (hegoaldera) joko dugu Sierragaina (Arrese) mendira igotzeko. Zuzenean ekinen diogu maldari, bidexka eder batean gora. Bideak pistaren bihurguneak saihesten ditu eta berehala Sierragainako gailur luze eta belartsuan utziko gaitu. Ikuspegi ederrak egun argietan.

Ekitxikinako lepora itzulita, kontrako aldera joko dugu, ipar-ekialderantz. Maltosko borda inguratu eta larre ederrak zeharkatuko ditugu hurbileko Zotrapea lepoa (1218m) helburu. Bidexka batek Lizarragako gainetan zehar eramanen gaitu. Lehenbizikoa da altuena (1241m) baina pinudi batek paisaia ikustea galaraziko gaitu. Mendebalderantz jo eta basoaren ertzetik ikuspegi zabalagoa izanen dugu. Bideari berriz lotu eta mendiaren bizkarrean barrena jarraituko dugu. Hurrengo gailurra pinuz inguraturiko larre batean dago (1230m). Mapetan "Alto de Lizarraga" izenaz agertzen da. Bidexkari berriz lotu eta ipar-mendebalderantz jarraituko dugu. Bideak hurrengo lepoan bira egin eta beherantz hasten da. Gu biderik gabe ekinen diogu azken gailurrari (1201m). Lehenbizikoaren antzera, hau ere pinudiaren baitan dago, ez dugu gauza handirik ikusiko.

Jaisteko bi aukera: etorritako bidetik, gomendagarriena. Trackean eta mapan agertzen da guk egindakoa, azken gailurretik pistara zuzenean jaistea, baina ez dago biderik, malda handia da, eta batez ere basoa oso itxita dago, sasi dezenterekin. Nik ez nuke gomendatuko. Zuen esku, nolanahi ere. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Lizarraga-Sierragaina.gpx 40.99 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi