Skip to main content

Cuscuta europaea

inaxio·k

2010/07/19 - 22:55

Loreak eta aihenak osinaren gainean
©inaxio (20100718)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Cuscuta major
Tamaina
50 cm ↔ 100 cm
Taxonomia
Cuscuta

Estiloak (lorexaki eta guzti) obulutegia baino laburragoak dira; glomeruluek (8)10-15 mm-ko diametroa dute; korolaren ezkatak ez dira heltzen lorezilaren oinaldera.

Ingurunea
Ibarbasoak, mendietako leku belartsuak, nitrogenatuak eta larratuak, gehienetan Humulus, Urtica eta beste landare nitrofilo batzuen bizkarroi.
Garaiera
1500 m ↔ 1800 m

Lorexakiak buru-itxurakoak dira, esferikoak (57,58)

Lorexakiak luzangak dira (60,62)

Estiloak (lorexaki eta guzti) obulutegia baino laburragoak dira; glomeruluek (8)10-15 mm-ko diametroa dute; korolaren ezkatak ez dira heltzen lorezilen oinaldera (60)

Estiloak (lorexaki eta guzti) obulutegia bezain luzeak dira gutxienez; glomeruluek 4-7 mm-ko diametroa dute; ezkatak sarritan lorezilen oinalderaino heltzen dira (62,63) (C. gr. epithymum)

Ugaritasuna
Ebro Harana, Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B

Argazki berria erantsi