Potentilla alchimiloides

inaxio·k

2010/07/17 - 11:08

Potentilla alchimiloides Lapazarra mendian
Potentilla alchimiloides Lapazarra mendian ©inaxio (20220711)
1340 klik

Hosto pinatisektuak (41,42)

 

Hosto palmatisektuak, digitatuak edo hirunakatuak (44,45)

 

Petalo zuriak; akenioek ileak dituzte lotunean, behintzat; 1,3-5(7) mmko estiloa

 

Petalo horiak; akenio ilegabeak –ez nahastu errezeptakuluaren ileekin; 0,6-1,9 mm-ko estiloa

 

Errosetako hostoek 5-7 lakain dituzte; loredun zurtoinak tenteak dira, hosto-erroseta baino askoz garaiagoak, eta eskuarki 3 lore baino gehiago dituzte (44,45)

 

Errosetako hostoek 3 lakain dituzte; loredun zurtoinak gehienetan etzanda daude, ez dira izaten hosto erroseta baino garaiagoak, eta eskuarki 4 lore edo gutxiago dituzte (46)

 

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak (44)

Hostoen lakainak espatula-itxurakoak dira eta goiko erdian (1)7-9(13) hortz dituzte, handiak, ez elkar-ukitzaileak; petaloak barrurantz okertuta daude, eta sepaloak baino luzexeagoak dira gehienez (45)

Generoa:Potentilla
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:800 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ingurunea: Harkaitzetako pitzadurak eta lauguneak, ugariagoa kare-haitzetan, baita legartzetan, eta, inoiz, uharritzetan ere.
Banaketa orokorra:Orofito europarra

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak.

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints