Portutik Portura ibilbidea

JFdeA·k

2010/06/20 - 20:10

1172 klik
Abiapuntua: Urdiain
Zailtasuna: Erraza
Eskema: Urdiain-Portua-Sta.Marina-Hiruhaitzeta-Hiruelorrita-San Adrian-Etxarriko Portua-Bakedano-Iturmendi-Urdian
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Urdianetik Urbasarantz abiatu naiz Portuko kaletik. Portua zeharkatuta E. norabidea hartu dut. Sta. Marinatik aurrera Iturmendiko portua gainditu Hiruhaitzetarantz Urbasa Hegora eta Sakana Iparrera. Hiruelorrietara heldu naiz, jadanik Etxarriko Maiatza kenduta dago, jakina, ekainean baitgaude. Etxarriko portutik eta Lizarragotik E.ra San Adrianen ermitaraino.

Ermitatik atzera egin dut, M.ra, Etxarriko portuaren bila.

Jaitsieran babeserako hesia gainditu eta ezkerreko bide zidorra hartu dut Bakedanora jotzeko; bestela, eskuinekotik Etxarrira.

Oharrak: Ekainaren 19an egin dut ibilbide hau, eta sekulako ezusteko eta gozamena izan dut: San Adrianen ospakizuna.
Lizarragako herriarekin topo egin dut San Adrian aldean zutela herritik ermitarako bidean. Jakin izan dut ekainaren 16a San Adrian eguna dela, eta hurrengo asteburuan ospatzen dutela santua ermitara lepo gainean gizonezkoak eta emakumezkoak igoz.

Hiruelorrieta parean inguruko gazte batekin berba egiteko aukera izan dut, eta berak azaldu egin dit Etxarriko Maiatzarena

Komentariorik ez..