Buskil eta Sarrea/Oihanburu ibilbidea

zuriain·k

2010/05/24 - 11:28

1129 klik
Abiapuntua: Caserio del Monte (Tafalla-Artaxoa errepideko 19.6 km)
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Tafallatik Artaxoara doan errepidearen 19.6 kilometroan, eskuin aldera etxe multzo txiki bat ikusiko dugu. Caserio del Monte izenekoa da. Haren ondoan ibilbide baten kartela dago, erabat ezabatuta. Haren ondoan aparkatu eta pistan gora joanen gara, soro eta zuhaitz bakanen artean. Pista gurutze batean, suteen behaketarako etxola bat ikusiko dugu. Sarrea gainaren gailurretako bat da. Zuzenean igo gaitezke hara. Benetako gailurra iparralderago dago. Horretarako, iparraldera jotzen duten bi pistetatik edozein hartuko dugu. Ezkerrekoak soro batzuetara eramanen gaitu, eta haien ertzetik hurbilduko gara gain honetara. Usoak ehizatzeko trona bat ikusiko dugu: ideia ona paisaia apur bat zabaltzeko. Tronatik iparraldera jarraitu eta azken metroak biderik gabe eginen ditugu. Sarrea-Oihanburuko gailurrean harri pilatxo bat eta ehizako kartel batzuk besterik ez.

Aipaturiko bi pistetako bat hartuta, hegoalderantz itzuliko gara. Suteen kontrako etxolaren pareko bidegurutzean, ezkerreko pista (mendebaldekoa) hartu eta hego-ekialderantz jarraituko dugu. Landaturiko hainbat soro zeharkatuko ditugu. Hobe dugu eskuineko ertzetik joan. Azken soroaren hego-mendebaldeko iskinean, bidexka bat ikusiko dugu: zuzenean Buskilgo erpinera eramanen gaitu. Jaisteko, erpin geodesikoaren parean hasten den bidexka erabili dezakegu. Sigi-saga hasierako pistara eramanen gaitu. On egin!

Wikiloc IDa: 912812

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira