Skip to main content

Harana bailararen ingurumaritik ibilbidea

JFdeA·k

2010/05/09 - 10:11

Abiapuntua
Uribarri Harana
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Uribarri Harana-Portu Berria-Ilarratza-Sta Teodosia-Ibitigarra-Done Bikendi-Perriain-Uribarri
Iraupena
8 ordu

Uribarritik iparrera Iturrieta mendi zerra dugu, bertara abiatu naiz XII. mendeko Andra Mariren baseliza berriztuari biratxoa eman ostean.

Iturrietan Portu Berritik sartu naiz, eta berton E.ra egin dut Ilarratza tontorrera. Jadanik pagadian nago, hostoak sortu berriak, eta elur orbanek diraute.

Ilarratzatik, berriz, M.ra jo dut Ibitigarra helmuga. Tartean Kapitate eta Txandi tontorrak pasatzen dira, eta batez ere Sta. Teodosia baseliza.

Baselizaren inguruak berak irteera propioa merezi du ingurunea benetan paregabea baita. Naturaz gozatzeko toki ederra; bai basoaz, bai abereez. Horretaz gure aurrekoek zeozer bazekitela ematen du, bertan baitaude baseliza bera, Lizar erraldoia, eta bertan batzen ziren inguruko nekazariak belardiak, larreak eta zuhaitzak zaintzeko.

Jakizue V-23an Sta Teodosia ospatuko dela toki honetan, eta bertora harrimatuko direla inguru guztietakoak. Hau jakin izan nuen baseliza ingurua txukuntzen ari ziren gizonei esker. Horietako batek, norbera galderaka hasita, kontatu zidan eliza barneko sepultura ederra, XVI. mendekoa, gorpua duela ahopez hilobiratuta, berak ikusia baitzen, eta ez dagoela sepulturaren norabidea berean, E-M, baizik eta H-I. Bitxia kontua, ezta?

Haranatarrar horiekin solas gozoan aritu ostean aurrera egin dut M.ra, Ibitigarrara. Igoroin arroila bertatik bertara dago.

Ibitigarratik bueltatu naiz Sta. Teodosiara eta bertorik Done Bikandira.

Herriaren sarreran Maioa ikusi dut. Mendialde hauetan mantentzen den ohitura, eta Done Bikandin maiatzaren lehen igandean altxatzen dena eta irailerarte zutik irauten duena.

Done Bikanditik H.rantz jo dut Perriain helmuga.

Mendi zerraz aldatuko dut Entziatik Lokizera pasatuko naiz, eta azken honen M.ra.

Perriainera heldu baino lehen Somorredondo eta Txintxularri tontorrak zeharkatu daitezke.

Inguruan Iztora arroila dago.

Perrianetik gaurko irteeraren abiapuntura abiatu naiz, Uribarrira.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi