Skip to main content

Abartanera Berroetatiik ibilbidea

ietxaburu·k

2010/05/04 - 19:48

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Berroeta
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
815 m
Eskema
Berroeta-Abartanen hego aldeko lepoa-Abartan-Elorregi lepoa-Zigarako jaitsiera-Anitz-Berroeta
Luzera
13.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Ibilbide hau, hasi eta bukatu Berroetan egiten da (375 m). Horretarako, Oronoz-Mugairetik Belateko errepidean gora hasi eta kilometro gutxira, Berroeta eta beste zenbait herritxotik barrena, Iruritan bukatzen den errepidea hartuko dugu. Laster, errepidetxoaren bazterrean, Berroeta seinalatzen duen kartela ikusiko dugu eta halaxe, autoa herrian utziko dugu.

Hego alderantz abiatzen den kale zuzen batetik, seinale hori-zuriak jarraituko ditugu eta bost bat minutura, pista utzi eta ezkerrerantz gora doan bidean gora joko dugu. Hala ere berriro pistarekin bat egingo du eta irten garenetik hamar bat minutura, bide gurutze batean, ezkerretara, Elorregi aldera seinalatzen duen bidea jarraituko dugu. Beste hamar minutuan, lepotxo batera (500 m) iritsiko gara. Hemen bukatzen dira zelaiak, aurrean aldapa gogorreko mendia dugularik.

Pista, ekialdera mendian gora hasten da, baina ehun metro pasatxo egin ondoren, arrasto zuri-horiek, eskuinetara hasten den bidea hartzeko esango digute, hego aldera dagoen sakan aldera, eta halaxe, ordu laurdenean, lur jotako borda zahar batera iritsiko gara (660 m). Hemen, arrasto zuri-horiak utzi eta borda baino berrogeita hamar bat metro gorago ikusten den bidexka hartuko dugu eta lehengo norabidea jarraituz, sakanaren zintzurrean sartuko gara eta biderik gabe, baina abereek ibilian egiten dituzten bide arrastoak jarraituz, errekaren ondotik Abartan tontorraren hego aldean dagoen leporaino iritsiko gara 1019 m). Beste hamar minutu eskasean, tontorrean gaude (1095 m).

Jaitsiera, beste bide batetik egingo dugu.

Aurrena, ipar-ekialdera dugun Elorregi lepora jaitsiko gara arazorik gabe (900 m.). Leku hau, muino belartsuz inguratutako zelai zabala da. Hemen, Berroetatik zetozen eta guk lehen utzi ditugun marra hori-zuriekin bat egin eta ipar-ekialdeko norabidean jarraituz, bide belartsu batetik behera, Urdintzeko zutarriaren ondotik, geroxeago nabarmen iparralderantz, 780 metroko garaieran dagoen Soate deituriko leporaino. Hemen trikuharriaz gain, Zigako seme baten oroitarria ikusiko duzue.

Aurrera jarraituz, basoan sartuko gara eta hamar minutu pasatxo ondoren, ipar-ekialdeko norabidean, eskuinetik erreka tarte zelaitsu bat inguratzen hasiko gara. Norabidea ipar mendebalderantz aldatuz, Sorotako lepora iritsiko gara (580 m). Hemen pista zabala utzita, ezkerretara, erreka tartera jaitsiko gara bide zidor batetik borda handi bateraino. Hemen pista hartu eta mendebalderantz, erreka lagun Ziga aldera. Baina kilometro bat eskas egin ondoren, Ziga herrira beste kilometro bat falta denean (500 m), ezkerretara hegoalderantz ateratzen den bidea hartuko dugu. Berehalaxe erreka zeharkatu, ondoren mendebalderantz borda dotore baten ondotik igaro, bigarren erreka zeharkatu eta iparralderantz, Anitzera doan pista batekin egingo dugu topo. Berau jarraituko dugu herriaren sarreraraino (404 m.)

Hemen ezkerretara hasi eta ur-biltegira doan porlanezko pistatik, etxe guztia inguratzen duen balkoia duen baserri baten ondotik hamar bat minutu eginda, pistak ezkerretara bira egiten duen tokian, aurrera norabide berean doan bidea jarraitu, maldatxo bat igaro eta langa batekin egingo dugu topo. Hau igarota, bi bide ditugu. Eskuinekotik poliki beherantz jarraituz, errekasto bat zeharkatuko dugu txabola baten ondotik. Aurrerago beste erreka bat zeharkatu eta norabidea ipar-mendebalderantz aldatuz, Berroetako hilerri ondotik, herriraino iritsiko gara.

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
abartan.gpx 141.9 KB
abartan.trk 173.82 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi