Skip to main content

Bankatik Arrolako Harria, Adartza eta Mendimotxa ibilbidea

zuriain·k

2010/05/01 - 09:01

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Bankako errepidexka
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa

Banka herriko ipar-mendebaldeko muturretik, gas edukiontzi berde handi batzuen parean, errepidexka bat hasten da, sigi-saga goiko baserriak lotzen dituena. 2-3 kilometroak direnez, guk erabaki genuen zati hau autoz egitea. Baserrietara doazen saihesbideei kasurik egin gabe, gora eginen dugu -mapa eta trackean agertzen da egin beharreko bidea-. Mitxondo izeneko gain bat hegoaldetik inguratuta, Erdizako bordaren parean utziko dugu autoa. Errepide-pistatik jarraituko dugu oinez, eta Arrolako Harriaren azpitik igaroko gara. Pista Urdiako lepora doa, eta Urdiako Harriraino joan gintezke zailtasunik gabe. Gu zuzenean igo ginen Arrolako Harrira, zailtasunik gabe. Bertan, Arrolako bataila gogoratzen duen plaka bat ikusiko dugu. Beste tokiren batean hitz eginen dugu bataila horretaz.

Orain, Adartzako malda gogor baina ez oso luzeari ekinen diogu. Ez dago biderik, baina aski da belarrezko maldaren ertzetik igotzea. Gailurrean antzinako eraikin pare baten hondakinak ikusiko ditugu. Harrizko uztai eder hark behea jo baitu joan den neguan.

Hegoalderantz jarraituko dugu Mendimotxako puntaraino. Horretarako mendiko sokatik jarraitu besterik ez dugu egin beharko. Mendimotxako gailurrean 177 zenbakidun mugarria eta buzoi zahar bat ikusiko ditugu.

Jaisteko, Adartza eta Mendimotxa arteko lepora jaitsi eta Adartzako gailurra hego-mendebaldetik inguratuko dugu, ardien bidexketan barrena. Pare bat askaren parean igaroko gara. Bidexkak agertu eta desagertu egiten dira, baina malda gogorra beste zailtasunik ez dugu izanen.

Zati honetan kontu berezia jarriko dugu elurra, izotza edo lainoa izanez gero, ez baitago biderik edo orientatzeko zantzurik batere. Berehala, igotzeko erabili dugun errepidexkara iritsi eta autora itzuliko gara.

On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Arrola-Adartza-Mendimotxa.gpx 92.11 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi