Gorramendi, Ihintzpide eta Otsameaka Urritzateko errepidexkatik ibilbidea

zuriain·k

2010/03/11 - 08:52

2259 klik
Abiapuntua: Otsondo-Urritzateko errepidexka
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Otsondo mendatean Urritzateko errepidexka hartuko dugu, eta Aitzpitzako errepetidorearen azpian utziko dugu. Bertatik lehen Maistrugaingo estazioko harrespil eta zutarria bisitatuko dugu. Gorramendiko gailur hondakinez jositik igarota, Gorramendiko zutarri ikusgarriaren bila joanen gara. Autoa utzi dugun tokira itzuli eta lurrezko pista hartuko dugu Ihintzpideko leporantz, eta bertako zutarri handia mirestu. Ihintzpide eta Otsameaka mendietara igoko gara. Txangoa, nahi izanez gero, luza genezake, Gartzabal edo Buztanzelai mendietaraino. Itzulia bide beretik eginen dugu, baina gain gehienak igo beharrean, pistatik saihestuz.

Wikiloc IDa: 777449
MAPA: Gorramendi eta Otsameaka
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Gorramendi-Otsameaka.gpx98.58 KB

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira