Malkaxko Lizarragako errepidetik ibilbidea

zuriain·k

2010/03/04 - 08:26

2116 klik
Abiapuntua: Lizarragako errepideko 21. kma
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Lizarragako errepideko 21. kman, langa bat pasatuko dugu, Lezaungo txabolen ondotik. Ekialderantz joko dugu bi mazelen arteko arroilean gora. Pagadi ederrean barrena ibiliko gara, igotzen etengabe. Bidea ez da oso nabarmena baina zailtasunik gabe jarraitzen da. Behin lepo batera iritsita, jaisten hasiko gara, Zaborrateko borden aldera. Borden inguruan, harrizko murruarekin eginen dugu topo. Murru honen parean ekinen diogu aldapa gogorrari, eta Malkaxkoko gailurreko ordoki zabalera atera. Hurbil ikusiko dugu Iturgoiengo baseliza eta, haratago, Mugagako bizkarra. Malkaxkora igo ondoren, gu zuzenean jaitsi ginen basoan barrena, baina malda handia da eta arriskutsua izan daiteke. Arazoak saihestu nahi izanez gero, etorritako bidetik itzuli besterik ez duzue. Kontuz ibiltzeko zonaldea izan daiteke lainoa eta eguraldi kaskarra orientazioa galarazteko arriskua baitago. Kontuz beraz, eta Andiako bazter hauetaz gozatu.

Wikiloc IDa: 767275
MAPA: Malkaxko
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Malkaxko.gpx30.41 KB

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira