Skip to main content

Zaziain ibilbidea

zuriain·k

2010/02/02 - 11:13

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Landakoa arroilean gora hasiko gara, Agoitz eta Nagore arteko errepidearen 9. kilometroan. Esparru hesitua eskuin aldetik inguratu eta zelaietan gora hasiko gara ekialderantz, pista aurkitu eta Alotz herriaren hondakinak ikusten diren lepora iritsi arte. Pista utzi eta ipar-ekialderantz jarraituko dugu, mendi sokaren erpinetik, bidexketan barrena. Mendia izeneko bizkarra igo gabe, sakana inguratuko dugu -ikus mapa- pinu eta zuhaixken artean, mendiaren gainaldea tokirik garbienetan irabaziz. Soro handi batera aterako gara. Ehiztarien trona batek pista hartuko dugun tokia seinalatuko digu. Pista hartu eta gora jarraituko dugu, beti ipar-ekialderantz, saihesbideei kasurik egin gabe. Lutxandiko gaina hegoaldetik zeharkatu eta pinudi baten ertzean burdinazko kartel bat ikusiko dugu, PR batekoa. Ezkerralderantz jo pistatik, pinudian sartu gabe. Luze gabe langa batera iritsiko gara, "Nagoreko gibel-urtegia" adierazten duen kartel batekin. Paisaia ezin ederragoa da, Nagore, Labia, Artzibarko mendiak, Aretakoak... Burdin-hesiaren parean jarraituko dugu ataka bateraino: horixe da Zaziaingo gailurra.

Jaisteko etorritako bidea izan daiteke gomendagarriena. Mapan eta trackean guk egindako jaitsiera ikus dezakezue, bidexka erdi galduetan barrena, ez oso gomendagarria landaretza heze dagoenean. Horrez gain, Landakoako errekak zeharkatu behar dira, nahiko deserosoa ur handia dakarrenetan. Abenturazale amorratuentzat bakarrik.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Zaziain.gpx 94.18 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi