Skip to main content

Aranerrekaren inguruan ibilbidea

JFdeA·k

2010/01/18 - 12:21

Abiapuntua
Garagartza (Mendaro)
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Garagartza (Mendaro)-Lizarrola baserria-Pagolatza baserria-Larraskanda lepoa-Otarre-Erentza lepoa (Erentza baserria)-Gaintxipia-Iturriko zelaia (Alkorta baserria)-Mirutxa lepoa eta borda-Garallutz-Etxabe baserria-Garagartza (Mendaro)
Iraupena
5 ordu

Aurreko irteera baten Lastur bailara ezagutzeko aukera izan nuen. Oraingo honetan, eta Izarraitz mendizerraren M.eko adarrak ezagutzeko, inguru honetara jo dut.

Lasturren eta Aranarrekarren arteko mendilerroa eginez (Otarre, Gaintxipia eta Garallutz), eta bertan dauden mendilepoak bi bailara horiek hobeto ezagutzeko balio izan dit, eta baita egun eta lehen gizakia zelan ibili izan den atzera eta aurrera ingurune hauetatik.

Garagartzatik Aranerrekaren aurrera abiatu gara, E.ra, Lizarrola baserrirantz.

Porzierto, hauek bai baserritar txukunak! Zein txukun duten baserria bera eta ingurua!! Eskertzekoa da.

Lizarrolatik aurrera egin dugu aurrera bazterretik zelaitxo bateraino, eta berton IE.ranzko estrata hartu dugu Pagolatza baserrirantz.

Orain arteko bidea leuna izan bada, 400 bat metroko desnibela gainditzea tokatzen zaigu toki honetatik Larraskanda leporaino. Errekatik gora egingo bagenu Madarixa lepora helduko ginateke.

Gure estrataren E.ra Atxuri mendi harkaitsua dugu.

Larraskanda lepoan erreparatu harlaustzarrez egindako zelaia, ur-putzuaren alboan.

Lepo honetan susmatzen da aurreko garaietan pasabidea izan zela. Bertotik abiatzeko aukera ezberdinak daude: Madarixara, Lasturrera, Xoxotera, eta abar.

Guk IM.ra jo dugu Otarrerantz eta jarraian dugun mendilerroa Garallutzeraino.

Garallutzetik eta tontorraren M.ra Etxabe baserrira abiatu. Bertotik Garagartzarako errepidea hartu.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi