Skip to main content

Arain eta Argible Bidankotzetik ibilbidea

zuriain·k

2009/12/03 - 10:22

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze eta Erronkari lotzen dituen pistaren punturik gorena, izanen dugu abiapuntu.

Ibilbide laburra baina zaila landaretzagatik Araingo azken zatian. Gainerakoan, bide egokiak daude. Txango berean Argible eta Arain mendiak elkar daitezke. Ikus erantsitako mapa.

Bi aukera ditugu Argiblera igotzeko Bidankotzetik. Alde batetik, herritik berrehun metro iparralderago hasten den pista zabala hartu eta goraino jarraitzea da. Bestetik, herritik bertatik aterata, elizaren ondoan hasten den bidea hartu eta Elizarenako sakanean gora eginen dugu pista zabalekin topo egin arte (pista saihetsi nahi izanez gero, bidexkak hartuko ditugu) Edozein bide hartzen dugularik, kontua Mendigatxa bordara iristea da. Borda larre zabal baten erdian dago. Bertatarik Argible ikusiko dugu lehen aldiz. Bordatik ezkerraldera jo (Hego-ekialderantz) eta lurrezko pista batean gora eginen dugu. Pista honek Refelna bordaren hondakinetara eramanen gaitu. Norabideari eutsiko diogu bide estuetan gora, Argibleren gailurraren ondoko larrexka batera iritsi arte. Handik gorako bidea erakutsiko digun kairna bilatuta, arazorik ez dugu izanen gailurrera iristeko. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
argible-ZURIAIN.gpx 33.97 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi