Skip to main content

Leku txikian aukera zabalak ibilbidea

JFdeA·k

2009/10/31 - 21:10

Abiapuntua
Urigoiti
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Urigoiti-ubidea-Altipitaitz-Gorosteta-Arraba-Kutzak-Lekanda-Egolusuburu-Urigoiti
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Urigoitik gora E.ra jo dugu Itxinaren M.aldeko magalean zeharrreko ubidearen bila, eta bertotik H.ra norabidean bideari ekin diogu bidea erripe jarri arte, izerdi patsetan jarri naiz.

Aldatz gora ederra Altipitaiz tontorraren bila.I:E.

Heldu gara Itxinara. Hau beste mundu bat da!

Bideari txintxo-txintxo jarraituz Gorostetara jo dugu, E.ra, nahiz eta bideak buelta asko eman behar bertoko orografia, karstikoa, dela-eta. Abenturazale bazarete aukera paregabea Itxinan sartu eta animo!

Gorostetatik Arraba belardira. Segundutan paraje berri bat geure oinpean!

Arrabaren M.aldetik Kutzak aterantz abiatu gara. Bidean iturri gozoarekin egin dugu topo.

Kutzetan atzera bere Itxinan sartu gara, eta I.ranzko norabidean Lekanda tontorrera heldu gara. Egun zoragarriari esker geure ikusmen ahalmena lau norabideetan ea infinitoa dela iruditu zait.

Lekandaren M.ragoko lepotik egin dugu behera I.rantz.

Behe aldean E.-M. norabidea hartu dugu, Pagomakurre albo batera utziz, I.an.

Heldu gara Atxular atearen parera, H.an eta goian dugula. Guk geure norabideari eutsiz aurrera Egolusuburu iturriaren bila. Emari galanteko iturria eta ur gozokoa. Eztarria freskatuta aurrera gaurko helmugara eta abiapuntura: Urigoiti

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi