IGUZKIEGI zutarria

zuriain·k

2009/09/08 - 18:20

Iguzkiegi
Iguzkiegi
©zuriain (2009-09-10)
2955 klik
Megalito mota:Zutarria
Megalito eremua:MONDARRAIN - ARTZAMENDI
Aurkitzailea(k):Hilharriak
Noiz aurkitua: 2006-09-23
Elementu kopurua: 1
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Oso nabarmena
Beste izenak: ETXAMENDIKO LEPOA

Komentarioak

    Profile picture for user zuriain

    berriz ere laguntza eske. Iguzkiegiko lepo zabalean, koordenada hauetan (gpstik zuzenean hartuak dira) bitxo hau zegoen. Monumentua da?

    itxura badu. iparraldeko zerrenda osatu gabea dago halere, bai hau eta bai beste asko falta daitezke. Blot jaunaren argitalpenei errepaso bat eman beharrean nago.

    Nik dakidanez, berria da. Blot-ek argitaratuta dituen liburu guztien artean ez daukat honen daturik. Eta guk aurkitutako megalitoen zerrendan ere ez dago. Beraz, ineditoa da.
    Zein altuera dauka? Ez bada oso handia, mugarria izan daiteke.

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by irundarra

    Txikia ez zen izan ere: 1,80m inguruko harri puska zen. Horregatik, eta kokaturik dagoen tokitik (lepo batean, bide baten ertzean) monumentua zela uste izan nuen. Ezaguna izan behar du nahi ta nahi ez, bide-errepide horretatik pasatzen den edonork erreparatuko dio, Gr-10ko markak eta guzti ditu margoturik. Agian artifiziala da, modernoa. Bururatzen zaidan beste teoria Iguzki Mendebal trikuharriaren arrastoa izatea, teorian gorago eta ekialderago dago, bana badakizue nolako gorabeherak dauden koordenadekin...

    Jacques Bloti idatzi nion honen berri emateko eta hau da erantzun didana:
    Berak ikusi zuela duela urte pila, baina etzanda zegoen. Izkin bat zeukan puskaturik (falta zaiona).Duela 5-6 urte zutik jarri zuten.
    Beraz, zutarri berri bat zonalde honetan eta Blotek nola ez zeukan megalito hau argitaratuta, ba zu izango zara aurkitzailea . Zorionak!!

    Hara! Hitz ematen dut nik ez nuela harritzar hori zutitu, nahiko nekaturik bainentorren Artzamenditik ;)
    Nolanahi ere, kontuak meritu handirik ez du: bide baten ertzean halako traste bat ez ikustea ere... GRaren margoak eta guzti zituen! Galderatxo bat... zenbat kobratzen da aurkituriko megalito bakoitzeko?

    zorionak zuriain! kobratzearena ez dakit zenbatekoa izango den, baina hemendik aurrera urtean bitan joan behar duzu inguruko belarra moztu eta harriak atontzera. ez al zenuen irakurri hori izena eman zenuenean? ;-) eta beste asko ere aurkitu ditzazula!

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by inaxio

    Milesker, Inaxio! Baina ez du meritu handirik, espero dut noizbait harritzar zailagoren bat aurkitzea.

    Eta belarrari dagokionez, zorionez toki ona suertatu zitzaidan, ardi eta behorrek eginen baitidate txukuntze lana ;)

    Kaixo, Zuriain!

    Sentitzen dut, baina nire Hilharriak taldeko lagunek ikusia zuten duela 4 urte. Etzanda zegoen eta zutarria izan zitekeela konturatu ziren. Goian daukazu Balerek egin zuen marrazkia, aurkitu zuten egunean. Eta, gainera, lepo horren izena Etxamendiko lepoa da.
    Agur bero bat!

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by irundarra

    Banengoen ni ezinezkoa zela halako harritzar bat oharkabean pasatu izana! Tira, jarraituko dugu mendietan barrena ibiltzen, eta noizbait zerbait berri aurkituko dugu. Ongi izan!

Near targets

IGUZKI mendebalde tumulua (203 m.ra) · IGUZKI mendebalde harrespila (231 m.ra) · IGUZKI MENDEBAL trikuharria (263 m.ra) · IGUZKI zutarria (349 m.ra) · IGUZKI HEGO harrespila (822 m.ra) · IGUZKI HEGO 3 harrespila (839 m.ra) · IGUZKI HEGO zutarria (876 m.ra) · IGUZKIKO TONTORRA harrespila (892 m.ra) · IGUZKIKO TONTORRA trikuharria (908 m.ra) · Iguzkimendi mendia (908 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints