Skip to main content

Irunberriko Trinitatea eta Arroila ibilbidea

zuriain·k

2009/09/02 - 20:34

Abiapuntua
Irunberri
Lurraldea

Irunberriko Trinitateko baseliza Loitiko errepidetik ikusten bada ere, susmoa dut mendizale gutxi hurbiltzen direla mendi horietara, eta merezi du txango hau egitea Leire mendilerroko txoko hauek ezagutzeko.

Ibilbidea Irunberriko Iturbero kanpinaren parean hasiko dugu. Atariaren aurrean pista bat ikusiko dugu bihurgune itxi bat egiten duena. Autoa handik gora ere eraman dezakegu ehun bat metroz, baina aparkatzeko toki nahiko desegokia da. Trinitatearen baselizara daraman gurutze bidea bilatuko dugu. Erraza da: harrizko gurutze handiak edonondik ikusten dira.

Bideari jarraituz baselizaraino iritsiko gara. Ikuspegi nahiko zabalak Romanzado ibarraren aldera. Gora jarraituko dugu, margo gorriak jarraituz, ezpelen arteko bidexketan barrena. Ordu laurden batean Trinitateko erpin geodesikora iritsiko gara. Bideak eskuin aldetik jarraitzen du, mendiaren ertzera hurbilduz. Marka gorriak ikusten jarraituko dugu. Berehala kable bat ikusko dugu, tximinia piku bat jaisten lagunduko diguna. Ez da toki bereziki zaila, baina arreta jarri behar da, batez ere haurrekin joanez gero. Lehenbiziko harrizko zubia ikusiko dugu eskuin aldera. Egunean ikusiko dugun handiena izanen da. Bertatik hainbat putre habia ikusiko ditugu inguruko hormetan. Bideak ekialderantz joko du, gorabehera handirik gabe, hainbat txoko ikusgarritatik igaroz. Beste harrizko zubi batera iritsita, marka gorri eta berdeak ikusiko ditugu: gorriek zuzenean Arroileko bidera jaitsiko gaituzte. Susmoa dut berdeek Romastaka eta Ibarra mendietara eramanen dutela. Gorriei jarraituz goitik ikusten zen lurrezko pistara iritsiko gara. Mendebalderantz jarraituko dugu. Eskuin aldera putzu bat utzita, berehala iritsiko gara bidegurutze batera non Arroileko PRko seinale bat ikusiko baitugu. Bi aukera: Irunberrira zuzenean itzuli edo Arroilara jaitsi. Guk Arroileko bidea hartu eta Deabruaren zubia bisitatuta, arroil osoa zeharkatu genuen. Arroileko aparkalekura joan ordez, pista bat hartu genuen eskuin aldera, edukiontzi eta kartel handi baten parean. Pista hori ez zegoen oso garbi eta zenbait unetan galduko ote zen beldur izan ginen. Azkenean, erlautz batzuen parean bidea utzi eta gorago igarotzen zen pista bat hartu genuen, autora zuzenean eraman gintuena.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi