ARBEA trikuharria

inaxio·k

2009/08/22 - 18:44

...
... ©inaxio (20090822)
1849 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ERAKURRI - MENDAUR
Aurkitzailea(k):I. Elizegi Egilegor
Noiz aurkitua: 2009-08-22
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Mapatan Telleri izenarekin ageri den kaskoan dago, amildegitik gertu, pago baten itzalean, iratzez inguratuta. Tumuluko harri batzuk mugituta daude, batzuk aldamenean pilatuta, baina gainontzean nahiko nabarmena da. Erdian bi/hiru arlosa nabarmentzen dira, nahiko okertuta, baina lurrean tinko sartuta daudenak. Iratzez estalita zegoen ia erabat, baina iratzea kendu eta argazki batzuk atera dizkiot.

Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:672 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena

Komentarioak

    Megalito berriak aurkitzen motor turbo ematen duzu.
    Trikuharri hau oso garbia da. zorionak!!
    Gutako inor ez da inoiz ibili paraje horietan.Segi horrelaxe!!

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by irundarra

    turbo ez, ni oso diesela naiz, :-) baina eskerrik asko! Telleriko inguru horrek itxura polita dauka, joan egin beharko zenukete begiratu bat ematera, zuek nik baino gehiago "usaituko" duzue han. orain iratze asko dago bazterretan, baina negu partean errepaso bat ematea merezi duela esango nuke. harri asko dago han sakabanatuta, arlosa-harri gorri horretakoa, eta asko dira "lekuz kanpo" daudela ematen dutenak. orografia halere nahiko irregularra da, aldapatsua, bizkarra bera kenduta...

    Zorionak Iñaxio! Mendira gpsa ez, trikuharrientzako erradarra daramazula ematen du! Hori bai, Hilarriak-ekoek fitxaketa proposatzen dizutenean, utzidazu zure managerra izaten, bion artean milioitxo batzuk aterako dizkiegu eta (espero dut Irundarrak hau ez irakurtzea...)

    Zorionak berriz ere!

    Hau ere trikuharria da, Goizuetako taldekideak ikusi du eta oso polita dela esan digu.
    Bi goizuetarrek komentatu digute Tellegi ez dela bere izena, Arbea baizik.
    Noiz aurkitu zenuen?
    Segi horrela!! Ikusten ze bolada ederra?

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by irundarra

    Osatu dut fitxa. Tellegi izena aipatzen nuen nik erabilitako mapatan hala ageri delako, baina pentsatzen dut izen hori beheko errekan dagoen eraikin zaharretik datorrela, eta ez dagokiola kaskoari. Trikuharria bera ere ez da itsusia, baina lekua ederra da oso. Egondua nintzen lehenago ere beste bi bider, baina orain beste begi batzuekin nabil.

Near targets

ARBEAKO LEPOA trikuharria (375 m.ra) · Kanalegañeta 1 Este zutarria (415 m.ra) · ARBEAKO LEPOA harrespila (421 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints