Skip to main content

Baias bailaran gora Usotegietaraino ibilbidea

Jose·k

2009/07/25 - 23:34

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Gorbeiako Parke Naturaleko abegi etxea (Sarria)
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
600 m
Eskema
Parketxea – Aldarro – Arkarai – Arlobiko zubia – Arlobiko zutarria – Usotegieta
Luzera
16.60 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Baias errekak landu duen bailaran zehar hartxintxarrezko bide zabal bat barneratzen da Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzera. Bide honek, hainbat tontorretara igoera ekiteko gerturatze atsegina ahalbidetzen du. Gorbeiara bertara, esate baterako. Jarraian azaltzen den ibilbidea ere bide horretaz baliatzen da, Arlobiko zubiraino. Eta handik aurrera, Usotegietatik jaisten den hegian gora egiten du, aipatutako tontorra harrapatu arte.

PARKETXEA (664 m.)

Gorbeiako Parke Naturaleko abegi etxearen ondoko aparkalekua izango da gure ibilbidearen abiapuntua. Sarria herritik errepide bat iristen da toki honetara, Baias ibaian gora pare bat kilometro. Langa batekin itxita dagoen hartxintxarrezko bide batek ematen dio jarraipena Parketxearen aurrean amaitzen den errepideari. Kotxea aparkalekuan utzita, oinez abiatuko gara bide horretatik.

5,5 kilometrotan zehar jarraitu behar dugu bide hau, beti Baias errekatik hurbil, tarteka gurutzatuz, aldapa oso leunarekin pixkanaka altuera irabaziz goazela, Arlobiko zubira iritsi arte.

ARLOBIKO ZUBIA (750 m.; 1h5')

Ez dugu zubia gurutzatuko. Horren ordez, zertxobait aurrerago zeharkatuko dugu erreka, harpauso batzuen bitartez. Errekaren beste aldean bidea aldapatsu bihurtzen da. Laster aurkituko dugun bidegurutze batetan eskuineko bidea hartuko dugu, igotzen jarraitzeko. Muino bat ezkerretik inguratzen ari gara, bere atzeko lepora iristeko (840 m.).

Lepoan ezkerretara hartuko dugu, ipar-ekialderantz, txabola baten ondotik igaro, eta Arlobi izena duen hurrengo muinora igotzeko (896 m.). Ondorengo lepoan Arlobiko zutarria dago.

ARLOBIKO ZUTARRIA (884 m.; 1h30')

Hemendik aurrera ere hegian gora jarraitu behar dugu, aldapa gogorrari aurre eginez. Tarte lau labur batetan arnasa berreskuratu ondoren, bidegurutze batekin egingo dugu topo. Ezkerreko bideak Usotegieta mendebaldetik inguratzen du, Usotegieta eta Oderiaga arteko lepora baitoa. Guk zuzen gora egingo dugu.

Haitzak azaleratzen diren gune bat pasata, larrez estalitako lepo batetara iritsiko gara. Hemen ere zuzen-zuzen gorantz jarraituko dugu, iparralderantz, Usotegietako tontorrera iristeko falta zaigun azkenengo aldapa gainditzeko.

USOTEGIETA (1.188 m.; 2h10')

Tontorrak Gorbeiako mendialde osoaren ikuspegi ederra eskaintzen digu.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
parketxea-usotegieta.gpx 29.35 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi