Skip to main content

Izitze-Sasari ibilbidea

zuriain·k

2009/07/22 - 10:19

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Izitze
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
550 m
Eskema
Izitze-Zurrutako sakana-Sasariko lepoa-Txistulako lepoa-SasariSasari-Txistulako lepoa-Sasari borda-
Iraupena
3 ordu
Lurraldea

Txango zirkularra Sasari mendiko gailurreraino, bidenabar Zaraitzuko txoko eder bat ezagutuz . Izitzetik aterako gara ipar-ekialderantz pista batetik. Ehun bat metro geroago ezkerrera eginen dugu bide batetik (kairnak) Hasieran oso nabarmena ez izan arren, bidea ez da inoiz galduko. Basoan gora eginen dugu, eta aska baten ondoan pasatu. Malatrairu Haitzaren ondotik igaroko gara, nondik paisaia apur bat zabalduko baita. Segidan Indianoren bordaren hondakinak ikusiko ditugu. Sasariko lepora hurbildu ahala bidea ez da hain markaturik egonen, baina lepoa hartuko dugu erreferentzia gisa. Behin lepoan, kairnak ikusiko ditugu: Ipar ekialderantz gidatuko gaituzte, Txistulako leporaino. Aukera dago Txistulako gailur apala hamar bat minututan igotzeko. Sasarira joateko oso garrantzitsua izanen da gailurreko bidearen hasierako kairnak topatzea lepoaren mendebalderantz, bestela ezinezkoa gertatuko zaigu tontorreraino iristea. Behin bidean arazorik gabe jarraituko dugu tontorreraino. Arreta apur bat jarri behar da bidea utzi eta gailurrari ekin behar diogun tokia markatzen duten kainak ikusteko, bideak aurrera segitzen baitu eta gailurra atzean uzteko arriskua baitago. Itzultzeko, Txistulako lepotik Sasariko bordaren hondakinetara jaitsiko gara. Aurrera jarraituz gero, markek Seseta aldera eramanen gaituzte. Beraz, bordatik metro gutxira hasten den bidexka belartsua hartuko dugu mendebalderantz. Pinudian behera egiten du gogorki baina galdu gabe. Atetako sakan estuko hondoan pista belartsu batekin eginen dugu topo, berehala pista zabalago batera eramanen gaituena. Borda batzuen ondotik igaroko gara, berriz Izitzera iritsi baino lehen. Oro har arreta apur bat eskatzen duen ibilbidea da, bidea ez galtzeko eta sasien artean katigaturik ez gelditzeko. Baina kontu apur batekin ibilbide eder bat eginen dugu Zaraitzuko txoko ez oso ezagun batean. On egin! ZURIAIN

Arrastoa
Eranskina Tamaina
sasari-zuriain.gpx 23.91 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi