Scrophularia crithmifolia

inaxio·k

2009/06/03 - 08:08

Loreak
Loreak ©inaxio (20090516)
1718 klik

Hostoak pinatifidoak edo 1-3 pinatisektuak dira, eta azken mailako lakainak 1 cm baino estuagoak dituzte; zurtoin zilindrikoak, oinaldean zurkarak (81,82)

 

Hostoak horztunak edo zerradunak dira, bakunak, edo oinaldean 1-4 hostoxka txiki dituztenak; zurtoinak belarkarak dira eta lau angelu dituzte (86)

 

Hosto 1(2) pinatisektuak, 1-8 cm luze; korolak 4-6 mm luze dira; gehienetan badute estaminodioa; pedizeloen guruinak eseriak dira edo ia (81)

 

Hosto 2-3 pinatisektuak, 3-15 cm luze; korolak 6-8 mm luze dira eta ez dute estaminodiorik edo txiki-txikia dute; pedizeloek guruin pedizelodunak dituzte (82)

Sepaloak belarkarak dira osorik, lantza-itxurakoak; urteroko landarea (83)

Sepaloek ertz orbelkara nabarmena dute, eta arrautza-itxurakoak dira; landare bizikorrak (84,85)

 
Generoa:Scrophularia
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gutxienez:400 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ingurunea: Hartxingadiak eta harritzak, bai eguzkialdean eta bai laiotzean. Ca.
Banaketa orokorra:Orofito mediterraneoa

Hosto 2-3 pinatisektuak, 3-15 cm luze; korolak 6-8 mm luze dira eta ez dute estaminodiorik edo txiki-txikia dute; pedizeloek guruin pedizelodunak dituzte.

Ugaritasuna: Lurraldeko mendiak: U

Komentariorik ez..