Herran-etik tontorrak, larrak eta ura. ibilbidea

JFdeA·k

2009/02/01 - 11:17

1287 klik
Abiapuntua: Herran
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Eskema: Herran-Sta.Ana lepoa-Sta.Ana-Lepoa-Valdelamediana-Revillanos-Villafri-Ribera-Herran
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Herran-etik ibaian gora ekin diot, I.ra.

Kartelaren laguntzaz Sta. Ana leporantz, eta bertotik tontorrera, margo-seinaleak eta harri pilak.

Atzera lepoan E.ra Revillanos tontorrerantz, artean Valdelamediana. Bidean harri pilek bide egokia jarraitzen laguntzen digute. Gainaldeetatik I.aldeko eta H.aldeko bailarez gozatzeko aukera paregabea.

Revillanos tontorretik buelta hartu beharra dago Villafria-rako bidexka hartzeko, tontorretik minutu gutxira eta I.ra hartu.

Villafria-tik M.ra, Ribera-ra.

Ribera Herran artean, eta ibilbideari amaiera ederra emateko Puron ibaiaren arroila.

Artean larre naturalak zeharkatzeko aukera izan dugu.

Oharrak: Mila esker atzera bere mendi zaleon ibilaldiak errazten aritzen direnei.

Komentariorik ez..