Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Leireko monasterioaren aparkalekutik abiatuko gara iparralderantz. Etxe abandonatu baten ondotik igarota, ardibide zabalari jarraituko diogu, malda gogorretan gora, pista bizpahirutan zeharkatuz, baina uneoro ipar-ekialdeko norabideari eutsiz. Kastellar haitzen azpitik igaroko gara eta azken metroak sigi-saga eginen ditugu, La Cerrada atakara iritsi arte. Bertan zurezko kartel gezidun bat aurkituko dugu. Ezkerretara joz (mend.) Kastellar edo Arangoiti mendietara joanen gara. Guk ekialderantz joko dugu pistatik hasieran, baina berehala (kairn) ezkerretatik utzi eta ezpel eta pinuen artean igotzen hasiko gara, La Cerrada mendia inguratuz. Bidea hasieran antzemangaitza bada ere, gero markatuago dago. Pinuen basoan, kairn txiki batek La Cerrada mendiaren igoera igarriko digu. Ez dago biderik ezta paisairik ere gailur itxitik. Ekialdeko norabideari eutsiz, bidexkak mendilerroaren ertzetik eramanen gaitu. Hamabost bat minututan Peñagujereada izeneko tokira iritsiko gara. Kontuz ibili behar da, malda gogorak direlako eta labaintzeko arriskua dagoelako. Baina tokia ikusgarria da. Hau ez da mendiaren gailurra, horretarako hogei bat minutu gehiagoz ibili beharko dugu ekialderantz, biderik gabe, baina basoa nahiko garbia da. Oso-ko gailurra kairn batek markatzen digu, eta paisaia apur bat izan nahi izanez gero, gandorrean bilatu beharko dugu harkaitz garbiren bat. On egin! ZURIAIN
-Ardibidea-La Cerrada ataka-La Cerrada mendia-Peñagujereada-Oso.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Peñagujereada-Oso-ZURIAIN.gpx | 50.4 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig