Skip to main content

Bakiotik lehorrera ibilbidea

JFdeA·k

2008/12/09 - 18:55

Abiapuntua
Bakio
Eskema
Bakio-Garbola-Burgoa-San Pelayo-Doniene-Eneperi-Bakio
Iraupena
5 ordu

2004ean Luis-ek gure web-gunean utzitako oharrak jarraitu ditut.

Gotzon taberna ondotik Luzarraga kalea hartu errepidea amiatzeraino. Azken baserrian mendian gora gurpidetik ekin, ur-deposituaren ezkerretik. Pistarekin bat egin ostean norabide berean aurrera.

HM.tik Larrane-tik datorren pistarekin (Mendiko Txirridularientzat oharrak bertan)topo egingo dugu.

Norabidea aldatu barik Mañuko landetara helduko gara. Bertotik Garbola tontorra esku-eskura izango dugu. I.ra.

Norabide berean aurrera Burgoa tontorra.

Norabidea aldatu barik Aznabarra-raino. Puntu horretatik M.ra San Pelaio-raino. Bertotik kanposanto gaineko bidetik errepidea zeharkatu eta Eneperi-ra helduko gara. Doniene-rako bidea Eneperi-tik dugu.

Eneperi-n bueltan azken muturreraino jo, I.ra, eta bide asfaltatutik Bakiora buelta, itsabazterretik.

Ibilbide honen mendialdeen ikuspegiak ederrak dira: E.ra Bermeo, Izaro, Ogoño, ...; M.ra Antzoras, Armintza, Billano lur muturra, ... ; eta ibilbidearen amaieran Doniene ingurua!!!

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi