Karrobide-Eskisun-Otsa ibilbidea

zuriain·k

2008/12/05 - 12:58

1830 klik

Ibilbide honen abiapuntura iristeko, Nagore eta Orotz-Betelu arteko errepidean dagoen tunelaren ezkerrean hasten den pista hartu behar da. Pare bat kilometro eginda, "hasiera" bezala markaturiko trackpointera iritsiko zarete. Lehenik Karrobide mendia igotzen da: sasiak harturiko mendia izanik mendi ezkutuen maitaleentzat bakarrik da gomendagarria. Gero, Eskisun mendi laua eta Otsa herri despopulatua bisitatzen dira, Itoitzko urtegiaren ikuspegi ederrekin.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
Karrobide-Eskisun-Otsa-ZURIAIN.gpx39.6 KB

Komentariorik ez..