Skip to main content

Araotzen mendebala ibilbidea

JFdeA·k

2008/11/30 - 12:45

Abiapuntua
Araotz elizaldea
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea
Iraupena
5 ordu

Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.

Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.

Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.

Arbe-tik behera, hau da, I.ra abiatu gara lehenengo bordetaraino. Berton altuera galtzeari utzi egin diogu, eta eskuineko gurpidea hartu dugu Santikurutz leporaino. I.ra.

Santikurutz lepotik I.ra aurrez aurre dugu Orkatzategi.

Tontorrerako bidean Urtagain lepora helduko gara. Lepo honetatik aukera dago Urkulu urtegira jaisteko.

Orkatzategi tontorreti Santikurutz lepora bueltatu gara. Bertotik, eta Karobi Bide Laburra hartuz elizaldera zuzen-zuzenean haltzeko.

Aukera dago Orkatzategitik E.ra jotzeko eta Urruti auzotik buelta emateko elizalderaino.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi