Skip to main content

Vallegrull-en H.a ibilbidea

JFdeA·k

2008/11/09 - 10:14

Abiapuntua
La Prada-Tobalina
Zailtasuna
Erraza
Eskema
La Prada-Calleros-Bardal-Vallegrull-Erribera-Herran-La Prada
Iraupena
8 ordu

La Prada Burgoseko Tobalina bailarako herria da. Hortaz, Valderejoren H.an.

Herritik mendi zerrarantz abiatu, eliza gainditu eta gero, erreparatu kanpandorreaz, IM.ranzko pista hartu. Pista horrek Callero ermitara eramaten du, makal artean dago eta iturri gozoa du.

I.ra jarraitu, langa gainditu ostean eta parke barruan gaudela bi aukerekin topo egingo dugu: E.rako Gorostiza leporakoa da; guk E-rakoa jarraituko dugu, Jauregiak zokogunetik.

Pista bide zidor bihurtzen, harripilak bistan. Gainaldean Zuloaren haitza zain, buzoiduna. Gorago Bardal gaina.

Gain honetatik M.ra jo Pagogainaren bila.

Tontor horretatik atzera E.ra Vallegrull-era.

Vallegrull-etik La Lastra herrirantz joko dugu heziaren ondo-ondotik. Ohar hau garrantzitsua da, hezaiko leen atea zeharkatu behar baita Erribera herrirako bidea hartzeko.

Por zierto, bide honetatik ibiltzea galazota dago urtearen lehen zortzi hilabeteetan saien hazkundea dela-eta.

Erribera herritik Puron estugunera jo Herran herriraino.

Herranetik jo M.ra zuzen-zuzen La Prada herri pareraino.

Oharrak
Vallegrull haitzpeko bidearen oharra kontuan izan.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi