Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
es: malva común
Kalikuluak 2(3) atal ditu, lerro-itxurakoak, kalizaren oinaldea baino beherago kanduari lotuta daudenak; urteroko landareak; hosto erabat zatituak (14)
Kalikuluak 3 (inoizka 2) atal ditu, lerro- edo arrautza-itxurakoak, kalizaren oinaldeari berari lotuta daudenak; urteroko landareak edo bizikorrak, hosto zatituekin edo zatitugabeekin (18,19)
Lore bakartiak, galtzarbeetan; zurtoineko hostoak ± zatiturik daude (15)
Loreak sortaka daude galtzarbeetan, inoizka lore batzuk banaka daude; zurtoineko hostoak ia biribilak edo giltzurrun-itxurakoak dira, gingildunak, sartune ez oso sakonekin (16)
Petalo handiak, (12)15-30 mm-koak, purpura-kolorekoak; sepaloek elkar ukitzen dute fruituetan; landare bizikorra edo bi urtez behingoa (16)
Petalo txikiagoak, gehienez 12 mm-koak, zurixkak, arrosa argiak, lilak edo urdin argiak; sepaloek ez dute elkar ukitzen fruituetan; urteroko edo bi urtez behingo landareak (17,18)