ATXIÑAR trikuharria
![]() 4 ©Iñigo Txintxurreta LocalizaciónJaizkibel mendiaren lparraldeko Magalean, Atxiñar deituriko lekuan, 399 m altuerara duen tontorretik (Mendizabalen harria) kostaldera MIM-ra bilakatzen den bizkarraren zelaigunetxo batean. Aipatutako tontorretik 470 m MIM-ra eta 260 m-ra norabide berdinean GI-3440 errepidetik. Belardi batean kokatzen da, pinudi batekin muga egiten duelarik. Pinu horietako bat tumuluaren HE-n erroturik dago. Inguruan, I-runtz 2 m-ra, ehiza parada bat dago 176 zk. daramana. Seinaleztatua dago. DescripciónTrikuharria. Tumulua: 7 m-ko diámetroa eta 0,65 m-ko garaiera I-an eta 0,20 m-koa al E-an. Erdian sakonune bat dago non harlauza bat zutik azaleratzen den 1,55 x 0,10 x 0,45 m-ko garaiera duena. Barnealdera eroria dago (IE) eta 120° luzeran norabidetua. Bertako hareharriak. L. Millanek aurkitu zuen 1984n. Ez da indusketarik egin. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |
Seinalea birrinduta
Argazkietan ikusten den bezala, monumentu honen seinalea suntsitu berri dute.