BELDARRAIN trikuharria
![]() ... ©inaxio LocalizaciónBeldarrainmuñoko kaxkotik HM-ra luzatzen den bizkar zabaleko zelaigune batean, Ardunbe mendian, Beldarrain baserriko hondakinetatik Andatzara igotzen den pistan, Beldarrainmuñoko kaxkoa inguratzen duen beste pistarekin bat egin aurretik 15 m-ra eta 10 m ezkerretara (I-ra). Loatzu I eta Loatzu II trikuharriak Ekialdera daude, 600 eta 890 m-ra. DescripciónTrikukarria. 13 m diametro duen tumulua, 0,60 eta 0,70 m arteko garaierakoa. Beronen erdialdean ganbarako harlauza bat azaltzen da lurrean sartua, 70° zuzendua, HHE-ra etzana. Begibistako neurriak hauek dira: 1,55x0,60X0,15 m . Harlauza hau kareharrizkoa da eta tumuluko harriak inguruko hareharriak dira berriz. I. Gazteluk aurkitu zuen 2001n. Ez da indusketarik egin. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |