fr: violette des bois, violette de Reichenbach
en: early dog-violet
Petalo horiak; beheko petaloa baino ez dago behera begira; zurtoindun landarea, giltzurrun-itxurako hostoekin, ile ± urriekin; estipula osoak (78)
Kanduek eta hosto-txortenek papilak edo ile laburrak eduki ohi dituzte; hosto txikiak, mamitsu samarrak edo ± larrukarak, berde-urdinxkak; estipulak ± obatu/lantzeolatuak dira eta 2-5 lits-pare dituzte –goikoak nahiko luzeak (2-3 mm)–; sepaloen luzakinek gehienez 1 mm dute; 2-3(4) mm-ko ezproia (85)
Goiko sepaloen luzakinak, loraldian, eskuarki 1 mm baino luzeagoak dira; beheko sepaloenak, loraldian, 1,5-3,3 mm-koak –fruituetan (1,8)2-3,7 mm-koak–; (2)2,6-3,9 mm-ko estiloak; ezproiak normalean punta ildokatua du, eta lodia da [(4)5-9 x (2)2,5-4 mm], sarritan zuria eta batzuetan morexka (ez oso iluna); petalo nahiko zabalak, teilakatuak; behekoak (14)17-22(27) x (5,5)7-10 mm ditu; hosto-orri ± erdizirkularrak, zabal baino laburragoak, edo zabal bezain luzeak edo luzexeagoak (86)
Goiko sepaloen luzakinak, loraldian, 0,5 mm baino laburragoak dira; behekoenak, loraldian, 0,5-1,2 mm-koak –fruituetan, 1,5 mm baino laburragoak–; 2-2,6 mm-ko estiloa; ezproiak noizbehinka punta ildaskatua du, eta mehetxoa da (3-6 x 1,5-2,5 mm), more iluna; petalo nahiko estuak, teilakatu gabe; behekoak (13)15-20 x 4,5-6 mm ditu; normalean, hostoetako batzuk bihotz-itxurakoak/luzangak dira, zabal baino 2 aldiz luzeagoak (87)
Komentariorik ez..