Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
es: clavelina deshilachada
fr: œillet de France, œillet des dunes
en: jersey pink, stone pink
Loreak sortaka daude, kapitulu trinkoak osatzen dituztela; muturreko kapituluak behintzat 3-6 lore edo gehiago ditu, ia eseriak; kanpoko brakteak kalizaren erdia baino luzeagoak dira (79)
Loreak banan edo zima laxoetan daude eta ez dute kanpo-braktearik; goiko bi hostoak (batzuetan braktea-itxurakoak) kalizaren erdia baino laburragoak izan ohi dira (80)
Landarearen goiko aldea, lore-elkarte eta guzti, papiladuna eta latza da; kimuetako hosto antzuak kamutsak dira eta papilak dituzte ertzean eta nerbio nagusian; ipurdi belarkara, korapilatua (83)
Landarearen goiko aldea ilegabea da edo ia; hosto zorrotzak edo ia kamutsak, nerbio nagusian papilarik ez dutenak; ipurdi zurkara (84)
Petaloak osoak dira edo hortz motzak dituzte; loraldiaren ondoren kalizak puztuta daude; goiko bi hostoak obatuak edo obatu/lantzeolatuak dira, braktea-antzekoak; oinaldeko hostoak zurrunak eta zorrotz samarrak izan ohi dira (84)
Petaloek hortz luzeak edo litsak dituzte; loraldiaren ondoren kalizak ez daude puztuta; goiko bi hostoak lantza-itxurakoak dira eta ez dute brakteen antzik; oinaldeko hostoak ez dira ziztagarriak, eta bigunak, zurrunak edo ia kamutsak izan daitezke (86,87)
Petaloen orria 12-30 mm luze da, eta (4)5 mm baino luzeagoak diren litsetan zatiturik dago bere zabaleraren 1/3-2/3 bitartean (85,86)
Petalo-orria 5-13 mm luze da, horztuna edo ia listua; hortz edo litsak 1-5 mm luze dira eta petalo-orriaren zabaleraren herena hartzen dute gehienez (87,88)
Petalo-orria sakonki zatiturik dago, gehienez zabaleraren bi heren hartzen dioten litsetan, eta zatitu gabeko herena luzanga eta estua da; kalikuluaren brakteak ia moztuak izaten dira, kalizaren herena bezain luzeak gehienez; loreak korinboetan daude (85)
Petalo-orria ez dago hain sakonki banaturik, litsek gehienez zabaleraren erdia hartzen diote, eta zatitu gabeko aldea arrautza-itxurakoa da; kalikuluaren brakteak pixkanaka estutuak edo ia moztuak dira, luzeraz kalizaren herena gutxienez eta ia kaliza bestekoak gehienez; loreak korinbo ez diren lore-elkarteetan edo banaka daude (86)
Hosto luzeak, 4-11 cm-koak, bigunak eta puntazorrotzak; kalikuluaren brakteak luzeraz gutxienez kalizaren herena eta gehienez ia kaliza bestekoak dira, eta pixkana estutzen dira 3-10 mm-ko akumen luzean; petalo-orriak lits luzeak ditu, zabaleraren erdia hartzen diotenak (86a
Hosto laburrak, 1-3(4) cm-koak, oinaldekoak zurrunak eta ia kamutsak; kalikuluaren brakteak kalizaren herena bezain luzeak dira oztaozta, ia moztuak, 0,5-3 mm-ko mukroiarekin; petalo-orria ez dago hain sakonki zatiturik, litsek zabaleraren herena-erdia hartzen diote (86b)