Skip to main content

Toloño iparraldetik ibilbidea

JFdeA·k

2008/10/26 - 10:18

Abiapuntua
Bergantzu
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Bergantzu-Haizearen lepoa-Tabuerniga lepoa-Toloño-Aitzgorri-Zapiturri-Haizearen lepoa-Bergantzu
Iraupena
8 ordu

Abiapuntua eta helmuga Bergantzu herria.

Bergantzu herriko M.ra jo eta H.ranzko pista hartu.

Pista honek M.ra eta aldatz behera egin ostean Buradon Gatzagako pistarekin bat egiten du.

Leku honetan pistak E.ra egiten du.

Arbina pistatik 5 mn.ra dago M.ra eginez.

Atzera pista nagusian utzi S. Ginesera jotzen duena.

Haizearen lepoan HE.ranzko harripilak jarraitu, ez aldatu norabidea. Mazala M.ean dugula lepora helduko gara. Zeharkatu hezia eta E.ra egin. Lepo honetatik Kalabroza estugunetik Buradon Gatzagararako bidea dugu.

Hamabien eta Gazteluaren Haitzen tontorren ostean Toloño eta Aitzgorri.

Azken honetatik IM.ra jo Riparasa eta Ortada lautadetara. Gozatu Zapiturriko uraz.

Atzera Haizearen lepoan hartu I.ranzko harripilak eta ez utzi bide nagusia, nahiz eta behin E.ra jo, Bergantzu herrira eramango zaituzte bideak.

Oharrak
Irteera honekin Toloñoren I. aldea ezagutu gura izan dut. Eta horretan eskertu behar diet Bergantzu herrian aurkitu nituen Haroko eta Mirandako bi gizonek eman zidaten informazio guztia.
Badaude naturzaleak, eta ez tontorjaleak, haiei esker betiko bideak iraun ahal izango dute. Bidea baita helburua, ez tontorra.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi