Skip to main content

Lizarmeakatik Alkurruntzera igoera mendebaldeko basoa zeharkatuz ibilbidea

Jose·k

2008/10/21 - 22:05

Abiapuntua
Lizarmeaka
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
400 m
Eskema
Lizarmeaka lepoa – Orabidea – Zuretako lepoa – Alkurruntz
Luzera
7.00 km
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Otsondo mendatetik Amaiurrerantz jaisten 500 metrotara errepidea Lizarmeaka lepotik igarotzen da. Lepo honetan dagoen atsedenlekua Alkurruntzera igotzeko abiapuntu egokia da. Jarraian azaltzen den igoerak mendia eskuinaldetik inguratzen du, mendebaldeko basoa zeharkatuz, tontorra atzealdetik harrapatzeko, Zuretako lepotik.

LIZARMEAKA LEPOA (551 m.)

Lepotik bertatik hego-mendebalderantz errepide bat irteten da. Ia gorabehera gabe, ezkerraldean uzten dugun muinoa inguratuz, Altzola lepora iritsiko gara. Alkurruntzen ikuspegi ederra dugu hemendik. Begi bistan dugun iparraldeko maldetan gora igo daiteke, baina guk beste bide bat hartuko dugu, leunagoa, Alkurruntz mendebaldetik inguratu eta tontorrera atzealdetik igotzeko, lehen esan bezala.

Errepidea jarraituz eskuinean dugun muino eta Alkurruntzen artean dagoen lepora igoko gara, eta han errepidea utzi eta ezkerretik irteten den bideari helduko diogu, errepideari paralelo. Toki honetan SL bezala markatutako bi ibilbide aurkituko ditugu, baina ez diegu jaramonik egingo.

Esan bezala, errepideari paralelo jarraituko dugu, tarte batez bederen, basoan sartu eta aldapan gora egin ahala harengandik aldendu egingo baikara. Hego-mendebalde norabideari eutsiz, aldapan gora, eskuinerantz irteten den bidea alde batera utziz. Bigarren bidegurutzean aldiz ezkerreko bidea hartu behar dugu, gorantz jarraituz. Laster txabola baten hondakin ikusiko ditugu bidertzean. Zertxobait aurrerago aurkituko dugun bidegurutzean zuzen joko dugu, eskuinerantz doan bidea hartu gabe.

Errekastoa gurutzatu ondoren bideak norabidea aldatuko du, ipar-mendebaldera eginez lehenengo, eta basotik irtenda mendebalderantz gero, Orabidea izenaz ezagutzen den bizkar zabala harrapatzeko.

ORABIDEA (740 m.; 35')

Toki honetan norabidez erabat aldatuko dugu, hego-ekialderantz doan bidezidorrari heltzeko. Tarte labur batez pagadia zeharkatuko dugu, eta zuzen gora jarraituz, Zuretako lepora iritsiko gara.

ZURETAKO LEPOA (815 m.; 45')

Alkurruntzen hego-mendebaldean kokatuta, Zuretako lepoak tontor nagusia Aizkoz izeneko muino soilduarengandik banatzen du. Azkenengo aldapa gogorra igotzea baino ez zaigu falta jada. Jarraitu beharreko bidea oso nabarmena da, belardian gora. Mendi-kaskoa osatzen duten haitzak gainditzen lagunduko diguten eskailera batzuk aurkituko ditugu.

ALKURRUNTZ (934 m.; 1h)

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi