Rosa arvensis

Jose·k

2008/10/20 - 21:56

...
... ©Jose (20080628)
1275 klik
Izen arrunta (z): eu: arkakaratsa
es: rosal silvestre

Estiloak bat eginda edo elkarri ± itsatsita daude zutabe batean –kapsula helduan aske egon daitezke–; sepalo erreflexu eta erorkorrak (18,19)

 

Estilo askeak; sepaloek jarrera desberdinak izan ditzakete, eta erorkorrak edo iraunkorrak izan daitezke (29a)

 

Sepaloek puntan 6-12 mm-ko luzakina dute, zurda-antzekoa; estiloaren zutabea ilegabea da, inoizka ilaunduna oinaldean; hosto iraunkorrak, bigunak (16)

Sepaloek puntan 0,7-7 mm-ko luzakina dute, zurda-antzekoa edo bestelakoa; estiloen zutabea ilaunduna edo ilegabea da; hosto erorkorrak, edo, iraunkorrak badira, larrukarak (17,18)

 

Estiloak zati batean bat eginda daude antesian –kapsula helduan aske egon daitezke– eta lorexakiak maila desberdinetaraino iristen dira, barruko lorezilak gainditu gabe, kali-itxurako multzoa osatzen dutela; errezeptakuluaren diskoa erabat konikoa da; sepaloek ez dute guruinik, kanpokoek 3-6(-8) albo-gingil dituzte, desberdinak, gehienez 5(7) mm luze (17)

Estiloak bat eginda daude zutabea osatzen dutela, baita fruituan ere, eta lorexakiak barruko lorezilen parean edo gorago daude; errezeptakuluaren diskoa zapala edo konikoa da; sepalo guruindunak edo guruingabeak; kanpoko sepaloak osoak dira, edo bestela alboetan 2-4 gingil dituzte, 4(5) mm luze (18,19)

 

Hostoak iraunkorrak dira, eta (3)5 hostoxka dituzte, larrukarak, batzuk behintzat puntaluzeak, bi aldeetatik ilegabeak eta gainaldean distiratsuak; estiloen zutabea gehienetan ilaunduna da; sepaloek guruinak dituzte bizkarraldean eta ertzetan (18)

Hostoak erorkorrak dira, eta 5-7 hostoxka dituzte, bigunak, kamutsak edo apur bat akuminatuak, ± ilaundunak, baina inoizka ilegabeak, azpialdean distiragabeak; estiloen zutabeak ez du ilerik; sepaloek ez dute guruinik edo ertzean bakar batzuk dituzte, txorten laburrekoak (19)

Beste izenak: Rosa repens
Generoa:Rosa
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Lorearen kolorea:Txuria
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:300 cm
Garaiera gutxienez:700 m
Garaiera gehienez:1500 m
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra
Ugaritasuna: Lurraldearen iparreko bi herenak: U(A)

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira