Thymelaea ruizii

inaxio·k

2008/09/13 - 10:35

Loreak eta hostoak
Loreak eta hostoak ©inaxio (20070421)
2146 klik

Urteroko landarea, hosto gutxi dituena; loreak zurixkak edo berdexkak dira, ilaundunak, eta oinaldean zeta-antzeko ile-xerloa dute (59)

Landare bizikorra, ipurdia zurkara eta adarrak zurkarak edo belarkarak dituena; lore horixkak edo marroi-gorrixkak, ilaundunak edo ilegabeak, oinaldean ile-xerlorik ez dutenak (61,64)

 

Hostodun adarrak belarkarak eta urterokoak dira; ez dago braktearik; lore ilaundunak (60,61)

 

Hostodun adarrak zurkarak dira; badaude brakteak; lore ilegabeak edo ilaundunak (62,63)

 

Lore ilaundunak; hostoak 1 mm baino estuagoak dira, gaztetan ziliodunak eta gero ziliogabeak (62)

Lore ilegabeak; hostoak 1 mm baino zabalagoak dira, ilegabeak edo iledunak (63,64)

 

Zurtoin gazteak ilegabeak dira; hosto ilegabeak, falka-itxurakoak edo oblantzeolatuak, goiko erdia alderik zabalena dutenak; lantza-itxurako brakteak; sepalo triangeluar/lantzeolatuak (63)

Zurtoin gazteek ileak dituzte; hostoak lineal/luzangak dira, gaztetan iledunak; braktea triangeluar zabalak; sepalo triangeluar zabalak (64,65)

 

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da (64)

Hosto gazteek ile kizkur laburrak dituzte; fruitu ilegabeak; mulu trinkoa; adar laburrak, denak berdintsuak (65)

Beste izenak: Thymelaea calycina
Generoa:Thymelaea
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Sastrakadi eta larre irekiak, batez ere erkamezti eta artadien inguruetan, marga edo buztinen gainean.
Banaketa orokorra:Mediterraneo-atlantikoa

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da.

Ugaritasuna: Arroak eta lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak eta Ebro Harana: B

Komentariorik ez..