Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa.
Labeloak muturrean luzakin mamitsu nabarmena dauka
Labeloak ez dauka muturrean luzakin mamitsu nabarmenik
Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du (31)
Labeloak ertzean ez du zerrenda horirik edo 2 mm baino estuagoa du (32,34)
Lerro-itxurako petaloak (32,33)
Bestelako petaloak (34,35)
Petaloak oso okerrak dira, ziliodunak; labeloak ertzean ile asko ditu; espekulu zabala, urdina, islatzailea (34)
Petaloak ez dira oso okerrak eta ez dute ziliorik; labeloak ez du horren beste ile eta espekulua ez da horren deigarria (37,41)
Labeloa biribila da, ganbila, eta bi albo-gingilak konkordunak ditu edo falta ditu (36,37)
Labeloa luzanga da; bi albo-gingilak labeloaren erdialdean daude eta ez dira konkordunak (41,43)
Lorearen eztarria laua da (41)
Lorearen eztarria V gisara belaunduta dago (42,43)
Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa (42)
Ile marroiak edo marroi-gorrixkak, ez zurixkak; labeloaren ertza horiberdexka da; espekulua oso gutxitan aurrekoarena bezalakoa da, normalean U bikoitzaren forma du eta ez da boli-kolorekoa (43,44)