Mentha aquatica

Jose·k

2008/09/10 - 19:43

Loreak
Loreak
©Jose (20080907)
1269 klik
Izen arrunta (z): eu: Xipa-belarra

Galburu-itxurako lore-elkartea; hosto eseriak edo ia (66)

 

Loreak galtzarbeko bertiziloetan edo muturreko glomeruluetan daude; hostoek txorten nabarmena dute (70,71)

 

Hostoek 8-30 x 4-13 mm dituzte, eta osoak dira edo hortz desberdinak dituzte; kalizak eztarrian ileak ditu eta 5 hortzak deberdinak ditu; loreelkarte luzanga, galtzarbeko bertizilo askok osatua (69)

Hosto handiagoak, horztunak; kalizak ez du ilerik eztarrian eta 5 hortzak ia berdinak ditu; lore-elkartea muturreko glomerulu batek osatzen du, edo bestela galtzarbeko bertiziloek osatzen dute eta muturrean hostoak ditu (70,71)

 

Lore-elkartea muturreko glomerulu batek osatzen du; braktea txikiak, hostoen antzik ez dutenak; kaliza (2,5)3-4 mm luze da, hodi-itxurakoa, eta hortz triangeluar estuak edo bastaorratz-itxurakoak ditu, eta nerbio asko, irtenak (70)

Lore-elkartea galtzarbeko bertizikoek osatzen dute eta puntan hostoak ditu; brakteak hostoen antzekoak dira; kaliza 1,5-2,5 mm luze da, ezkila-itxurakoa, hortz triangeluar zabalak ditu eta 5 nerbio ditu, ez oso nabarmenak (71)

Generoa:Mentha
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Morea
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:90 cm
Garaiera gutxienez:125 m
Garaiera gehienez:1550 m
Ingurunea: Lur heze eta erreka bazterrak.
Ugaritasuna: Haran atlantikoak, arroak eta lurraldeko mendi-barrenak: A; Ebro Harana: U

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira