MADALENAITZ Irañetatik

iturrizar-k sortua, 2008, martxoa 30 - 19:37

Elurteen ondorioz urjauzia urez gainezka zegoen eta bisita bat egin genion.
Madozera doan pista hartu behar da, baina pistatik erreka zeharkatzea ezinezkoa zenez baserri ondoko zubitik gurutzatu genuen, aurrerago pistara berriz irtetzeko.
Inaxiok azaldutako bidea egin genuen. Jeisteko bidea oso bitxia izan da. Izan ere, aldapa labankor bat dago eta ezuste handia izan zen jeisten laguntzeko soka luze bat aurkitzea.