Pinus sylvestris

inaxio·k

2008/08/30 - 10:55

Lorea
Lorea ©inaxio (20070421)
1410 klik
Izen arrunta (z): eu: ler gorria, pinu gorria.

Hostoak hirunaka daude; kono asimetrikoak; konoen oinaldeko kanpoezkaten apofisiak irtenagoak dira gainerakoak baino (13)

Hostoak binaka daude; kono ia simetrikoak; konoetako apofisi guztiak berdintsuak dira (14,16)

 

Konoek kandu nabarmena dute, eta zuhaitzean zenbait urte irauten dute; lehen urteko adartxoak grisak dira (14)

Konoak eseriak dira edo ia, ± erorkorrak; lehen urteko adartxoak gaztaina-kolorekoak edo horixkak dira (15,17)

 

Kono handiak, 8 cm baino luzeagoak; 10-25 cm-ko hostoak (15,16)

 

Kono txikiak, 8 cm baino laburragoak; 3-16 cm-ko hostoak (17,18)

 

Hostoak 8-16 cm luze dira; erretxina-hodiak hostoen erdialdean daude, hipodermisetik bereiz; pinu gazteen azalak kolore hauskara-zilarkara du (17)

Hostoak 3-8 cm luze dira; erretxina-hodiak hostoaren ertzean edo ertz ondoan daude, hipodermisa ukitzen dutela; azal beltzezka edo ± gorrixka (18,19)

 

Kono distiragabeak, zilborra erdigunean duten apofisi ± lauekin; adartxo meheak; hosto ± glaukoak; enborraren goialdeko azalak izokin-kolorea du (18)

Kono distiratsuak, zilbor eszentrikoa duten apofisi bihurrituekin; adartxo lodiak; hosto berde ilunak; enborraren goialdeko azala grisaxka edo arre-grisaxka da (19)

Generoa:Pinus
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Fenologia:
Tamaina gutxienez:100 cm
Tamaina gehienez:4000 cm
Garaiera gutxienez:150 m
Garaiera gehienez:1600 m
Ingurunea: Bere kasa basoak eratzen ditu klima kontinentaleko malkar argitsuetan eta beste espezie batzuen basoetako soiluneetan; landatu ere egiten da eta sarritan basati bihurtzen da.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Kono distiragabeak, zilborra erdigunean duten apofisi +- lauekin; adartxo meheak; hosto +- glaukoak; enborraren goialdeko azalak izokin-kolorea du.

Ugaritasuna: Pirinio mendiak eta tarteko eta hegoaldeko mendien mendebaldeko muturra: AA; lurraldeko gainerako aldeak: U(B)

Komentariorik ez..