Ononis fruticosa

inaxio·k

2008/08/29 - 15:07

Loreak
Loreak
©inaxio (20070623)
1252 klik

Leka erreflexuak, ± hanpatuak, lineal/luzangak; lore-elkarteek kandu nahiko luzea dute, (3)5 mm-koa gutxienez (26)

 

Leka tenteak, elipsoide edo erronboideak; lore-elkarteek ez dute kandurik edo labur-laburra dute, 5 mm-tik beherakoa (27)

 

Landare bizikorrak, oinaldea behintzat zurkara dute

 

Urteroko landareak

 

Korola horiak, sarritan zain gorrixka edo moreekin (28)

Korola arrosak edo zurixkak

 

Hostoxkak mamitsuak dira, punta aldean hortz txikiak dituzte, eta nerbioak ia ez zaizkie nabaritzen; adabetarte zurixkak, kotoidunak; 8-11 mm-ko loreak (29)

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteek ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak (30)

Generoa:Ononis
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:150 cm
Garaiera gutxienez:350 m
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Sastrakadiak lur margatsu edo karetsuetan, erkamezti edo artadi lehorren inguruetan.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.

Ugaritasuna: Lurraldearen hegoko erdia: U(B)

Komentariorik ez..