Izen arrunta (z):
eu: ira-belar horia
Kasko hemisferikoa, zabal baino 2 aldiz luzeagoa gehienez; hosto 3-4-palmatisektuak; hostoen azken lakainak (0,5)1-2(3) mm zabal dira; nektarioaren ezproia zuzena edo makurxea da (40)
Kasko konikoa edo zilindrikoa, zaku-itxurakoa, bere zabalera halako bi baino luzeagoa; hosto palmatipartituak; hostoen azken lakainak zabalagoak dira, erdikoak 10 mm edo gehiagoko zabalera du gehienez; nektarioak ezproi kiribilkatua dauka (41)
Generoa:Aconitum
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:70 cm
Garaiera gutxienez:700 m
Garaiera gehienez:1800 m
Ingurunea:
Larreak eta erlaitzak kare-harkaitzetan eta lur harritsuetan, inoizka baso hostozabal bakanetan.
Banaketa orokorra:Orofito europarra
Kasko hemisferikoa, zabal baino 2 aldiz luzeagoa gehienez; hosto 3-4-palmatisektuak; hostoen azken lakainak (0,5)1-2(3) mm zabal dira; nektarioen ezproia zuzena edo makurxea da.
Ugaritasuna:
Pirinioak eta tarteko mendiak: B
Komentariorik ez..