Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenikoak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan ia beltzak.
Gehienetan hostoak pinatifidoak edo pinatisektuak dira; akenioen behe aldea lodia eta hutsa da (64)
Hosto osoak edo horztunak; akenioen oinaldea ez da ez lodia ez hutsa
Lerro-itxurako hostoak, gehienez 4 mm zabal, ile luzeekin; akenio oso iletsuak (65)
Hostoak 4 mm baino zabalagoak dira, edo bestela estuagoak eta ilegabeak dira; akenio ilegabeak
Hostoak zurtoinean zehar sakabanaturik daude zurtoin-puntaraino (66)
Hosto gehienak zurtoinaren oinaldean daude (68)
Inbolukruaren kanpoko brakteek bizar luzea dute, eta barruko brakteen luzeraren erdia baino luzeagoak dira (67)
Inbolukruaren kanpoko brakteek ez dute bizar luzea, eta barruko brakteen luzeraren erdia baino laburragoak dira (68)
Hosto osoak, estuak, lantza-itxurakoak, lauak; akenioak 7-11 mm luze dira eta saihets leunak dituzte, helduaroan ia beltzak (68)
Hosto osoak edo horztunak, gehienetan bihurriak; akenioak 10-22 mm luze dira, eta saihets latzak dituzte, helduaroan lasto-kolorekoak (69)