Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Loreak glomerulu eserietan daude; hosto iraunkorrak, larrukarak, arrautza-itxurakoak edo luzangak, berde ilunak gainaldean eta glaukoak azpialdean.
Loreak binaka daude –inoiz 3naka– galtzarbeko kanduen muturretan; hosto askeak (52,53,54)
Loreak 3naka daude gutxienez, muturreko glomeruluetan edota galtzarbeko bertiziloetan; hostoak batzuetan bat eginda daude (55,56)
Hosto guztiak aske daude (55)
Lore-elkartearen azpiko lehenengo hosto-parean, behintzat, hostoak bat eginda daude eta zurtoinak erditik zeharkatzen ditu (56,57)
Loreak glomerulu kandudunetan daude; hosto erorkorrak, gogor samarrak, eliptiko zabalak edo obobatuak, glaukoak edo berde zurixkak (56)
Loreak glomerulu eserietan daude; hosto iraunkorrak, larrukarak, arrautza-itxurakoak edo luzangak, berde ilunak gainaldean eta glaukoak azpi aldean (57)