Saponaria ocymoides

inaxio·k

2008/08/19 - 14:24

Loreak
Loreak ©inaxio (20080621)
1287 klik
Izen arrunta (z): eu: xaboi-belarra.

Kalizak 15(17) mm baino laburragoak dira; hostoek nerbio bakarra dute (72,73)

 

Kalizak 17 mm baino luzeagoak dira; hostoek 3(5) nerbio dituzte (74)

 

Landareek kuxin-antzeko soropil trinkoa eratzen dute; loredun zurtoinak ilegabeak eta bakunak dira; 12-15(17) mm-ko kalizak; hosto lineal/lantzeolatuak, 2-3 mm zabal, oinaldean bakarrik ziliodunak; petaloen azkazalak sepaloak bezain luzeak dira (72)

Landareek ez dute kuxin-antzeko soropila eratzen; loredun zurtoinak adartsuak eta iletsuak dira; 8-11 mm-ko kalizak; hosto obobatuak edo obalak, 3-10 mm zabal, inguru guztian ziliodunak, normalean; petaloen azkazalak sepaloak baino luzexeagoak dira (73)

Generoa:Saponaria
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:400 m
Garaiera gehienez:1800 m
Ingurunea: Hartxingadiak, larreak eta artadietako soilune harritsuak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Landareek ez dute kuxin-antzeko soropila eratzen; loredun zurtoinak adartsuak eta iletsuak dira; 8-11 mm-ko kalizak; hosto obobatuak edo obalak, 3-10 mm zabal, inguru guztian ziliodunak, normalean; petaloen azkazalak sepaloak baino luzexeagoak dira.

Ugaritasuna: Lurraldeko mendiak: U

Komentariorik ez..