Skip to main content

Baines Belabartzetik ibilbidea

zuriain·k

2008/08/11 - 13:35

Abiapuntua
Belabartze ibarra
Zailtasuna
Zaila
Eskema
Belabartze ibarreko errepidea- Baines borda- Lepoa - Bainesko gailurra
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Mendi ahantzi hau igotzeko, Belabartzeko errepidetik abiatuko gara. Ezkerraldean, Frantxoren borda dago eta eskuinaldean teilatu gorriko nabe handi bat. Nabe horren atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen belardi batera sartuko gara. Belardiko gainaldean, kairn pare bat ikusiko dugu. Basoan sartuta, erreka bat dago, Ezkaiturritik jaisten dena. Batzuek errekan gora egitea gomendatzen dute. Askoz errazago eta politagoa da erreka horren eskuinaldean hasten den bide zabal eta egokia hartzea (harripilak). Sigi-saga, bide horrek basotik atera eta Ezkaiturriako larre ederretara eramanen gaitu. Bertan Baines bordaren hondakinak ikusiko ditugu. Gure aurrean Ezkaurre eta Bainesen kareharrizko horma erraldoiak altxatzen dira. Haien arteko lepora joanen gara, harri pilek gidatuta. Belarrak harriari uzten dio lekua. Azken lepora iritsi baino lehenago, ezkerraldean, harpe baten aho alimalekoa ikusiko dugu. Merezi du bisitatxo bat, tokia txundigarria baita. Kondairak dio bertan Eneko Aritza koroatu zutela. Inguru horretako harbitxietako bat... eta ez bakarra: lepoaren bestaldean, KaƱadaxilo eta Ezkaurreren artean, Nafarroako ibon bakarra ezkutatzen da.

Harpea miretsita, azken lepora joko dugu. Handik gora ez dago biderik eta harritza deseroso batean gora egin beharko dugu. Igoera latza baina laburra da. Kairn batek markatzen du gailurra. Bertatik ikuspegi paregabea izanen dugu. Jaisteko etorritako bidetik joan gaitezke, edo, buelta luzeagoa emanez, Ezkaurre Txikiko gailur bikoitzerantz jo eta bere ondoko lepora helduta, Baines inguratu eta berriz Baines bordara itzuliko gara zailtasun handirik gabe. Basoko itzaletan barrena eginen dugu azken txanpa. On egin ;)

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi