Skip to main content

Arburua ibilbidea

zuriain·k

2008/08/11 - 11:24

Abiapuntua
Gorza
Zailtasuna
Erraza
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Mendi apala izanagatik ere, Arburua balkoi moduko bat da Itzalle mendi zirkuluaren gainean, baita oro har Zaraitzu ibarraren gainean ere. Inguruko herri guztietatik igo daiteke Andra Mariren baselizara, eta txango atsegina da bai bideen edertasunagatik bai baselizatik ikus ditzakegun paisaiengatik. Gorzatik igotzen da biderik laburren eta atseginenetakoa. Herritik mendebalderantz atera eta Zaraitzu ibaiaren gaineko zubia zeharkatuko dugu. Pista batek hegoalderantz eramanen gaitu. Berehala (10 bat metro), pista utzi eta mendebalderantz igotzen den bidexka estu bat hartuko dugu. Bidexka hau hasieran landare tunel batean gora doa, baina berehala zabaldu eta pista bihurturik sigi-saga igoko da pinudian barrena. 750 metroko altueran gutxi gorabehera, kairn batek pistatik aterarazi eta bide estu baina garbi batera eramanen gaitu. Bide hau zuzenean baselizara doa. Baselizaren ondoan behatoki paregabea dugu. Bertan jaiotza bat eta Diputazioaren takoa aurkituko baditugu ere, ez gaude gailurrean. Horretarako 600 bat metro hegoalderantz joan behar dugu, gainaldea zeharkatzen duen pista zabaletik hasieran. Gero, pista utzi eta mendiko tokirik altuena bilatuko dugu ezpel eta sasi artean. Bertan txartelontzi zahar bat topatuko dugu, eta Arburuako gailurra. On egin ;)

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi