Skip to main content

Jaun Done Jakue Josepita lepotik ibilbidea

zuriain·k

2008/08/08 - 17:51

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Josepita lepoa
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Imizkoz, Arrieta edo Gorraiz dira abiapuntu ohikoak Jaun Done Jakue igotzeko, baina herrixka horietan hasten diren bide guztiak Josepita lepoan elkartzen dira. Ibilbidean ez dago markarik ezta bide handirik, baina mendiaren gainaldetik ibiliz gero, ez dago arazorik aurrera egiteko. Pare bat linea elektriko baten azpian pasatuta, gure aurrean altxatzen den piramide ezpeltsua hartuko dugu jomugatzat. Bidexka anitz daude, hasieran belar eta harri gorrien gainean eta berehala ezpelen artean. Malda gogortu eginen da eta Ponsoroa eta Labiako mendikatearen bista ederrak izanen ditugu. Norabideari eutsiz, malda goxatu eta mendiaren gainaldera irisiko gara. Une batez ezpelak zabaldu eta belarrari utziko diote lekua. Gailurra begien bistan dugu, baita Corona-Erratzu erraldoia ere. Azken zatian, ezpelak sarriagoak dira, baina zalantzarik izanez gero, mendiaren eskuinaldean bidexka batzuek erraztuko digute lana. Gailurrean Tx. Nanki klubaren buzoi ttiki bat aurkituko dugu. Bistak nahiko zabalak dira inguruko mendien gainetik. Etorritako bidetik itzul gaitezke edo Corona-Errazu aldera egin dezakegu, eta mendi hau igo.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
JaundonejakueZURIAIN.gpx 31.82 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi